2011/01/11

Kirola eta diabetesa

Kirolaren inguruko ikerketa desberdinek, ondorengoa frogatu dute:
  • Presio arteriala eta odoleko glukosa mailak jaisten dituela.
  • Kolesterol “txarra”ren maila jaitsi eta kolesterol “onaren” mailak igotzea
  • Gorputzak duen insulina erabiltzeko gaitasuna hobetzen duela.
  • Bihotzeko gaixotasunak eta burmuin derrameak jasateko arriskua txikitua.
  • Bihotza eta hezurrak indartsu mantendu.
  • Giltzadurak malgu mantendu.
  • Erortzeko arriskua txikitu.
  • Argaltzen lagundu.
  • Gorputzeko grasa kantitatea gutxitu
  • Energia handitu.
  • Estresa gutxitu.
Kirola egitea ere garrantzitsua da 2.motako diabetesaren prebentziorako. Dieta egoki eta kirol jarduera komenigarriak eginez, bakoitzak duen pisuaren %5-7 jaistea posible izango litzateke, eta ondorioz, 2.motako diabetesa pairatzeko arriskua txikiagoa izango litzateke. (Obeso edo gizen dagoen persona batentzat dira gomendio hauek).
Aipatutakoa, Diabetes Prevention Program (DPP) izeneko ikerketaren emaitzak dira. Gaztelaniaz: Programa de Prevencion de la Diabetes.




LAGUNDU DEZAKETEN AKTIBITATE FISIKOAK
Lau motatakoak bereizten dira:
1.    Eguneroko bizitzak kirol gehiago egitea.
2.    Ariketa aerobikoak egitea.
3.    Indar muskularrerako ariektak egitea.
4.    Luzaketa ariketak egitea.

1.    Eguneroko bizitzan kirol gehiago egitea: egunero kirol pixka bat gehiago eginez, erretako kalorien kantitatea asko handitu daiteke. Adibidez: telefonoz hitz egin bitartean oinez ibiltzea, haurrekin jolastea, txakurra paseatzera atera, telebistako kanala aldatzeko altxatzea (mandoa erabili ordez), jardineko lanak egitea, etxea garbitzea, kotxea garbitzea, lanera oinez joatea, eskailerak igo eta jaistea, deskantsoetan luzatu edo ibiltzea (pintxo bat jan ordez), eta abar.

2.    Ariketa aerobikoak egitea: Kirol mota honetan, muskulu handiak erabiltzen dira, ondorioz, bihotz maiztasuna handitzen da. Arnasketa ere sakontzen da, ondorioz, egunero 30 minutuz mota honetako kirola eginez, lortuko diren emaitzak oso onak izango dira. 30 minutu jarraian egin ordez, 10 minutuko hiru sesioetan egin daiteke. Adibidez, bazkalordu bakoitzaren ondoren, 10 minutuz azkar ibiltzea. Azken aldian kirolik ez ez baduzu, kontsultatu lehenengo zure medikuari.

3.    Indar muskularreko ariketak egitea: astean behin edo bitan egitea gomendatzen da. Adibidez pesak egitea. Muskuluak kaloria eta grasa gehiago erreko ditu. Muskuluen indarra handituz, ondoren egingo dituzun lanak erraztuak izango dituzu. Ekilibrioa eta koordinazioa hobetzen lagunduko dute.

4.    Luzaketa ariketak egitea: Estresa gutxitu eta flexibilitatea handitzen laguntzen du. Gainera, gainontzeko kiroletan sortu daitezkeen minak sahiesten dira. Desberdin asko daude, egokiena iruditzen zaizuna aukera dezakezu.

KIROLA NOIZ EGIN?
Galdeiozu mediku edo profesional bati, hórrela eguneko momenturik egokiena zein den jakingo duzu. Horretarako, kontutan hartu beti zein diren zure eguneroko jarduerak, bazkalorduak, botikak hartzeko momentuak, eta abar. Hauek odoleko glukosa kantitatea aldatzen baitute.
Kirola odoleko glukosa mailak 300 baino handiagoak direnean egiten baduzu, gehiago handitu daiteke. Hobe da, itxoitea baloreak jaitsi arte eta ondoren kirolarekin hastea. Baraurik odoleko glukosa 250 baino handiagoa bada, ez da komeni kirolik egitea. Gernuan gorputz zetonikoak agertzen badira ere, hobe da kirolik ez egita (hauek gernuan agertzeak esan nahi du zure dietak ez dizula behar hainako energiarik ematen).

KIROLA EGITEAK ODOLEKO GLUKOSA MAILA OSO BAJUAK SORTU DITZAKE
Tratamendu modura intsulina edo pastillak erabiltzen dituzten pertsonetan gertatzen da. Galdetu medikuari.
Kirola egin bitartean gertatu daiteke, edo egin eta berehala bai eta egun bat beranduago. Gosea, nekea, ahultasuna, dardarak eta abar sortu ditzake. Izerdi asko eta buruko min handiak sortzea ere gertatu daiteke. Odoleko glukosa mailak gehiegi jaisten badira, konorte galtzea eta konbultsioak gerta daitezke.
Hala ere, kirola egin beharko zenuke. Neurriak hartu daitezke egoera hauek ez gertatzeko.
KIROLA EGIN AURRETIK
- Otordurenbat saltatuz gero, kontuz egunean zehar egindako kirolarekin.
- Intsulina erabiltzen baduzu, galdetu medikuari kirola egin aurretik dosia aldatu behar duzun edo ez.
KIROLA EGIN BITARTEAN
-Eduki jarrita identifikatzen zaituen zehozer.
- Ondoan izan beti elikagai batzuk, glukosa asko dutenak. Horrela, odoleko glukosa mailen jaitsierak kontrola ditzakezu.
- Ordu erdi baino gehiago irauten duten kiroletan, neur ezazu erregularki odoleko glukosa maila. Agian bukatu ondoren zerbait jan beharko duzu.
KIROLA EGIN ONDOREN
- Neurtu odoleko glukosa maila, horrela kirolak eraginenbat izan duen jakingo duzu.
ODOLEKO GLUKOSA MAILA BAJUEN TRATAMENDUA
Odoleko glukosa maila 70 edo bajuagoa baldin bada, hartu berehala ondorengo elikagaiak:
·         2 edo 3 glukosa tableta
·         Esne katilu bat
·         5 edo 6 gozoki gogor.
·         1 edo 2 koilarakada azukre edo ezti.
15 minutu ondoren, neur ezazu berriro zure glukosa maila. Oraindik bajuegiak badira, jan ezazu berriro goian aipatutako edozer. Errepikatu zure glukosa mailak egokiak izan arte. Urrengo otordurarte ordu bat itxaron behar baduzu, jan ezazu merienda bat.
ZER EGIN BIZI AKTIBO BAT MANTENTZEKO?
Garrantzitsua da gustokoa duzun kirol edo aktibitateak aurkitzea. Kirola egiteko aitzakiak jartzen badituzu etengabe, pentsatu ezazu zergatik. Agian ariketak aldatu beharko zenituzke. Kirola egitea ohikoa denean, zeure buruari galdetuko diozu nola bizi izan zaren ainbeste denbora ariketarik egin gabe.

2011/01/07

Gabonak eta diabetesa

Gabonetako oporraldian zear, diabetesa duten pertsonen ospitaleratze maila handiagoa da. Kanrietako Juan Negrin ospitaleko Endokrinologia zerbitzuko zuzendariak (Pedro de Pablos) ondorengoa dio: " Nahiz eta ez ditugun datuak estatistikoki kontatu, urtero errepikatzen den errealitate bat da".

Honek ez du esan nahi normalean baino sakrifizio handiagoak egin behar dituztenik diabetikoek. Izan ere, jarraibide gutxi batzuk segituz gero, egun hauetan bereziak diren menuak probatzeko eta jateko aukera izango dute beraien osasuna arriskuan jarri gabe.
De Pablos doktoreak azaltzen du, plater bat jan baino lehen, menu osoa zein den jakitea komenigarria dela, horrela zein jateko diren egokienak aukeratzeko, beti ere kontutan harturik zein osagaik duen azukre kantitate gehiago. Adibidez, lehengo eta bigarren plater arinak janez, postrean gauza gozoak jateko aukera egongo da.

Egun hauetan diabetikoen jan ditzaketen elikagaiak asko dira. Arraina, barazkiak eta krustazeoek, adibidez. Maionesarekin, kontuz ibili beharra dute. Indioilarra eta bildotsa ere egokiak dira (azalik gabe).


URTE ZAHARREKO 12 MAHATSAK JAN DITZAZKETE.
Arazo gutxien sortzen dituzten fruten artean, meloia, sandia, pomeloa eta papaya daude. Gerezi, txirimoia, mango eta mahatsekin adibidez, kontu handiagoz ibili beharra daukate. Horrek ez du esan nahi, 12 mahats ezin dituztela jan. Izan ere, ez da ezer gertatzen egun berezi batean pixkat pasatzeagatik.


Patatekin kontuz ibili behar da, prestatzeko moduaren arabera, karbohidrato asko izan ditzaketelako. Frijituak adibidez, nahiko kaltegarriak dira.

Arreta berezia izan behar da "light" produktuekin. Light-ek ez du esan nahi karbohidratorik gabekoa dela, gutxiago dituela baizik. Horrez gain, Eguberritako turroi eta mazapanekin kontuz ibili behar da. Azukrerik gabekoak badaude, baina frutu lehor eta ezti asko dutenez, glukosa ere bai eta espero gabeko sustuak ematen dituzte.

Errege eguneko roskoa jateko ez dago arazorik, hori bai, txokolaterik gabe eta noski, pasatu gabe.


  

2011/01/04

Ebers papiroa

Gaur egun Diabetes Mellitus bezala ezagutzen dugun gaixotasunaren inguruko erreferentzia klinikoak, Egipton idatzitako Ebers Papiroan aurkitu dira, k.a. 1500 urtean idatzia.

Ebers Papiroan, gaixotasunaren ezaugarri klinikoak azaltzeaz gain, honen maneiu eta kontrolerako zenbait neurri aipatzen dira. Medikuntzaren inguruan agertu diren idatzi greko, erromatar eta arabiarretan ere kontrolerako neurri horiek ere aipatzen dira.

Gaixotasunak duen izena, Diabetes, Arateus filosofo grekoaren omenezkoa da, honek medikuntzaz zuen jakinduria eta amodioaren oroigarri.

Arauteusek gaixotasunari egindako deskripzio klinikoa ondorengoa da:

" Una maravillosa aflicción, no muy común en hombres, en la cual la carne y los miembros se disuelven en la orina. Su causa es de naturaleza fría y húmeda, como la hidropesía, ya que el paciente nunca deja de formar agua; la corriente es tan persistente como un acueducto abierto. La naturaleza de la enfermedad es crónica, pero la vida del paciente corta, ya que la enfermedad ocasiona la muerte. Más aún, la vida es desagradable y dolorosa, con insaciable sed e ingestión, excesiva de agua, la cual, es desproporcionada a la gran cantidad de orina que se produce. De abstenerse de tomar agua tanto la boca, como el cuerpo se secan y las vísceras se asemejan a las de una persona con severas quemaduras. El paciente presenta náusea, inquietud, sed y en poco tiempo sobreviene la muerte..."

 Nahiz eta ezaugarri klinikoak ezagutu, Bouchardat-ek XIX mendean azaldu zuen honen kontrolerako beharrezkoa zen dieta eta kirolaren tratamendu egokia. Hala ere, tratamendu honen emaitzak desberdinak dira paziente bakoitzaren arabera.

2011/01/02

Diabetikoen tratamendua: intsulina.

Intsulinak jatorri desberdinak izan ditzakete: animalietatik edo gizakitik. Gizakitik eratorritakoa erdisintetikoa edo errekonbinantea izan daiteke. Gaur egun, gehien erabiltzen direnak gizakiarenak dira, alde batetik azkarrago xurgatzend irelako eta bestetik, erreakzio alergiko gutxiago sortarazten dituztelako.

Intsulina mota desberdiank daude, efektuaen hasiera momentu, efektu maximoko garaia eta iraupenaren arabera. 3 taldetan sailkatzen dira:
  1. Eragin azkarrekoa
  2. Bitarteko eraginekoa
  3. Eragin azkarrekoa
 Saltzen eta administratzend iren intsulina gehienak 100 U/ml-ko kontzentrazioetan egoten dira, hau da, 3,6 mg/ml. Intsulinarentzat erabiltzen diren aparatuek, 10 ml-ko bolumena izaten dute.


  1. Eragin azkarreko intsulina: intsulina normal izenez ere ezagutzen da. Normalean larriazalpeko injekzio bidez hartzen da, hala ere behar izatekoan zainetan zuzenean injektatuz ere administratu daiteke (berehalako eragina dutelarik). Bere eraginak 6-8 ordu iraun ditzake eta kolore argia eta gardena du.
  2. Bitarteko eragineko intsulina: artifizialki aldatutakoak dira, horrela bere xurgapena eta eraginak luzatzea lortzen da. Esne itxura izaten du eta soilik larruazalpeko injekzio bidez hartu daiteke. gehien erabiltzen direnak isofano edo NPH eta intsulina mantsoa dira.
  3. Eragin luzeko intsulina: talde honen barruan eragin oso mantsoko intsulina dago, zeinek eragin oso mantsoak eta denbora luzekoak dituen. Oso gutxi erabiltzen da. Duela gutxi Glargina izeneko analogoa sortu da. Jariapen mantso eta jarraia du. Horrela, pankreasak egiten duen lana irudikatzen da. Gardena eta urtsua da.


Diabates mellitus I eta II mota duten pazienteek hartuko dute intsulina, bai eta pankreotektomia izan duten gaixoek eta haurdunaldiko diabetesa jasaten dutenek. Normalean, larruazalpeko injekzio bidez hartzen da, horrela gradualki xurgatzen da. Zetoazidosi diabetiko, hipengluzemia, eta antzeko egoera larrietan zainetan injektatuz ere hartu daiteke. Muskuluen injektatzea oso gutxitan egiten da, mingarria delako eta bere xurgapena oso azkarra.

2010/11/27

Bernardo Albert Houssay


Bernardo Albert Houssay, 1887ko apirilaren 10ean jaio eta 1971ko irailaren 21ean jaio zen. Buenos Airesen jaiotako mediku eta farmazeutikoa zen. 1947an Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen, hormona pituitarioek odoleko glukosa (azukre) maila kontrolatzeko zuten garrantzia zutela deskubritu zuenean. Bere lanari esker, Argentinan gehien landu zen medikuntzaren atala fisiologia izan zen.

Guraso frantsesak zituen, eta gazte harrigarria zen. Lehen hezkuntzako ikasketak 2 urtetan egin zituen eta batxilergoko ikasketak 13 urterekin egin zituen. Farmazia graduatua 17 urterekin lortu zuen eta mediku graduatua 23 urterekin. Bi urte geroago, Buenos Aireseko Unibertsitatean hasi zen lanean. Ikertzaile garrantzitsu eta irakasle ezin hobea bihurtu zen.

1919an, Buenos Aireseko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Fisiologia Institutua sortu eta zuzendu zuen 1943 arte. 1955etik aurrera, bere jarraitzaileen irakasle izan zen, fisiologia saileko lehenengo irakasleak izan bihurtu ziren. Honen bitartez, Institutua Argentinako zentru bikain bihurtu zen ikerketa sailean.

Laguntzaile batzuei esker, 1920an "Sociedad de Biologia" sortu zuen eta "Acta phisiologixa Latinoamericana" aktaren argitalpenak hasi ziren 1950etik aurrera.

1945ean, Giza Fisiologiari buruzko tratatua argitaratu zuen, zeina hizkuntza nagusietara itzuli zen. Tratatu honi esker, nazio artean ezaguna egin zen eta zeinbait sari lortu zituen. Horien artean aipagarriena,  Medikuntzako edo fisiologiako Nobel Saria 1947an. Lehen esan bezala, glukosak diabetesan duen garrantzi eta eragina aztertu zituelako.

Sari honek ez zuen balio izan gobernuarekin zituen tentsioak lasaitzeko, beraz, modu pribatuan bere languntzaileei esker eta katedratik kanpo zegoelarik, Biologia eta Medikuntza experimental Institutua sortu zuen. Honen bitartez, lan asko egin zituen endokrinologia, elikadura, farmakologia, patologia experimental, guruin duprarenal, pankreas, hipertentsio eta diabetesaren inguruan, besteak beste.

Bere lan eta sortutako institutu askori esker, gobernu askoren dominak jaso zituen, hala nola, Frantzia, Belgika eta Txile. CONICET ere sortu zuen, bertako lehenengo presidentea izan zelarik.

1966an, "Orden Civil de Alfonso X el Sabio"ren Gurutze handia jaso zuen.

Berak Argentinan eginiko lanez gain, diszipulo asko utzi zituen, mundu mailan garrantzitsuak izan zirenak. Besteak beste, Luis Federico Leloir (kimikaren Nobel Saria lortu zuen 1970ean).

Houssay 1971ean hil zen. 1983an, Ohorezko Konex Saria eman zioten.

2010/11/25

"Dia mundial de la diabetes"

"Dia mundial de la diabetes" 1991-an sortu zen, diabetesak azken urte hauetan duen garrantziaz jakinarazi eta kontzientziatzeko. Horrela, gizarteari gaixotasun honen inguruko zeinbait ezaugarri azaltzea lortzen da, bai eta jendearen interesa piztea. Kanpaña honen bitartez, diabetesaren sintomak, tratamenduak eta gaixotasunari loturiko konplikazioak zeintzuk diren ezagutaraztea da.
Egun honek gogorarazten digu gaixotasun honen intzidentzia gaur egun oso handia dela, eta igotzen ari dela. Prebentzio neurririk hartzen ez baditugu, gaixo kopuruak asko handitzen jarraituko du.
Diabetesaren egun mundiala, urtero ospatzen da AZAROAREN 14ean. Nahiz eta ekitaldiak egun horretan egiten diren, kanpañak urte osoan lan egiten du.
Mundu osoan ospatzen da egun hau, 160 lurraldetan eta milioika pertsona biltzen dituen ekitaldia da. Ondorioz, gero eta gehiago gara gaixotasun honen larritasunaz jakitun garenak, horien artean diabetesa duten haur eta helduak, osasun saileko profesionalak, eta abar. Nazioarteko Diabetes Federazioak ekitaldi ugari prestatzen ditu egun honetarako, urterokoak honakoak dira:
  • Irrati eta telebistako programak  
  • Kirol ekitaldiak
  • Diabetes eta bere konplikazioen inguruko doahko proiekzioak
  • Kartel eta folleto kanpainak
  • Tailer eta esposizioak diabetesaren inguruan
  • Prentsaurrekoak
  • Egunkari eta aldizkarietan artikuluak argitaratzea
  • Haur eta nerabeentzako ekitaldiak  
  • Giza zirkulu urdinak
  • Martxak
  • Karrerak
  • Bizikletazko karrerak

2010/11/17

Diabetes

Diabetesa gaixotasun metabolikoa da, zeinetan odoleko glukosa kantitateak oso handiak diren. Elikagaietatik glukosa lortzen da eta honek energia ematen digu. Intsulina hormonak, arean ekoizten da, odoleko glukosa zeluletara sartzen laguntzen du. Hiru motatako diabetes mellitusak daude:
  1. Lehenengo motakoa: gorputzak ez du intsulinarik ekoizten.
  2. Bigarren motakoa: gorputzak ez du intsulina sortzen edo ez du ondo erabiltzen. Ohikoena da.
  3. Diabetes gestazioanala: haurdunaldian zehar ama batzuek jasaten dutena da.
Intsulina nahikorik ez badago, glukosa odolean metatuko da.

1. Lehenengo motakoa, autoimmune:

Normalean, pertsona gazteetan agertzen da nahiz eta edozein adinetan ager daitekeen. Areko β zelulek ez dute intsulinarik jariatzen, hau da bere ezaugarri nagusia. 30 urte bete aurretik diagnostikatzen da, eta 4.9 milioi pertsonak duten gaixotasuna da. Horietatik 1.27 milioi europearrak dira. Nahiz eta prebalentziarik handiena ipar amerikakoa izan, barietate genetikoaren ondorio da.


2. Bigarren motakoa:

Mekanismo fisiopatologiko baten ondorio da. Diabetes honen ezaugarri nagusia, intsulinaren ekoizpen eskasa eta zelulako glukosa hartzaileen funtzio desegokia dira. Pertsona helduetan agertzen da normalean, eta askotan obesitatearekin lotuta egoten da. Horrez gain, farmako eta beste kausa batzuek ere sortu dezakete. Kortikoideen ingesta jarraiarekin oso erlazionatuta egon daiteke, bai eta hemokromatosis tratatu gabeekin. Diabetikoen %80-90 dira mota hau dutenak.

3. Diabetes gestazionala


Haurdunaldiko diabetesa ere deitzen da. Haurdunaldien %1-14 artean agertzen da eta normaletan 24-28 asteen bitartean. eErditze-ondoren ere jarraitu dezake gaixotasunak, amaren hipertentsio, infekzio baginal, erditze goiztiar eta zesareetara loturik egon daiteke. Honek haurrarengan arazo oso larriak sortu ditzake, fetoa glukosa gehiagora behartzen da (ondorioz pankreasaren funtzioa handitzen da) fetoaren tamainua handitzen delarik. Feto handiegia izateak, lesioak eragin ditzake erditze momentuan.
Haurdunaldiak, amaren esfortzu metabolikoa handitzen du, izan ere umeak amaren organuak erabiltzen ditu energia, oxigenoa lortu eta hondakinak kanporatzeko. Arrazoi honengatik, haurdun dagoen emakumeak intsulinaren defizientzia garatzeko aukera gehiago ditu.



Hiru mota horietaz gain, beste diabetes mota batzuk daude: 
  • 3A: beta zelulen defekto genetikoa.
  • 3B: intsulinarekiko erresistentzia, genetikoki determinatua.
  • 3C: arearen gaixotasunak.
  • 3D: hormonen efektuen ondorioz.
  • 3E: farmako eta konposatu kimikoek sortutakoak.