2010/11/17

Diabetes

Diabetesa gaixotasun metabolikoa da, zeinetan odoleko glukosa kantitateak oso handiak diren. Elikagaietatik glukosa lortzen da eta honek energia ematen digu. Intsulina hormonak, arean ekoizten da, odoleko glukosa zeluletara sartzen laguntzen du. Hiru motatako diabetes mellitusak daude:
  1. Lehenengo motakoa: gorputzak ez du intsulinarik ekoizten.
  2. Bigarren motakoa: gorputzak ez du intsulina sortzen edo ez du ondo erabiltzen. Ohikoena da.
  3. Diabetes gestazioanala: haurdunaldian zehar ama batzuek jasaten dutena da.
Intsulina nahikorik ez badago, glukosa odolean metatuko da.

1. Lehenengo motakoa, autoimmune:

Normalean, pertsona gazteetan agertzen da nahiz eta edozein adinetan ager daitekeen. Areko β zelulek ez dute intsulinarik jariatzen, hau da bere ezaugarri nagusia. 30 urte bete aurretik diagnostikatzen da, eta 4.9 milioi pertsonak duten gaixotasuna da. Horietatik 1.27 milioi europearrak dira. Nahiz eta prebalentziarik handiena ipar amerikakoa izan, barietate genetikoaren ondorio da.


2. Bigarren motakoa:

Mekanismo fisiopatologiko baten ondorio da. Diabetes honen ezaugarri nagusia, intsulinaren ekoizpen eskasa eta zelulako glukosa hartzaileen funtzio desegokia dira. Pertsona helduetan agertzen da normalean, eta askotan obesitatearekin lotuta egoten da. Horrez gain, farmako eta beste kausa batzuek ere sortu dezakete. Kortikoideen ingesta jarraiarekin oso erlazionatuta egon daiteke, bai eta hemokromatosis tratatu gabeekin. Diabetikoen %80-90 dira mota hau dutenak.

3. Diabetes gestazionala


Haurdunaldiko diabetesa ere deitzen da. Haurdunaldien %1-14 artean agertzen da eta normaletan 24-28 asteen bitartean. eErditze-ondoren ere jarraitu dezake gaixotasunak, amaren hipertentsio, infekzio baginal, erditze goiztiar eta zesareetara loturik egon daiteke. Honek haurrarengan arazo oso larriak sortu ditzake, fetoa glukosa gehiagora behartzen da (ondorioz pankreasaren funtzioa handitzen da) fetoaren tamainua handitzen delarik. Feto handiegia izateak, lesioak eragin ditzake erditze momentuan.
Haurdunaldiak, amaren esfortzu metabolikoa handitzen du, izan ere umeak amaren organuak erabiltzen ditu energia, oxigenoa lortu eta hondakinak kanporatzeko. Arrazoi honengatik, haurdun dagoen emakumeak intsulinaren defizientzia garatzeko aukera gehiago ditu.



Hiru mota horietaz gain, beste diabetes mota batzuk daude: 
  • 3A: beta zelulen defekto genetikoa.
  • 3B: intsulinarekiko erresistentzia, genetikoki determinatua.
  • 3C: arearen gaixotasunak.
  • 3D: hormonen efektuen ondorioz.
  • 3E: farmako eta konposatu kimikoek sortutakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario