2010/11/27

Bernardo Albert Houssay


Bernardo Albert Houssay, 1887ko apirilaren 10ean jaio eta 1971ko irailaren 21ean jaio zen. Buenos Airesen jaiotako mediku eta farmazeutikoa zen. 1947an Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen, hormona pituitarioek odoleko glukosa (azukre) maila kontrolatzeko zuten garrantzia zutela deskubritu zuenean. Bere lanari esker, Argentinan gehien landu zen medikuntzaren atala fisiologia izan zen.

Guraso frantsesak zituen, eta gazte harrigarria zen. Lehen hezkuntzako ikasketak 2 urtetan egin zituen eta batxilergoko ikasketak 13 urterekin egin zituen. Farmazia graduatua 17 urterekin lortu zuen eta mediku graduatua 23 urterekin. Bi urte geroago, Buenos Aireseko Unibertsitatean hasi zen lanean. Ikertzaile garrantzitsu eta irakasle ezin hobea bihurtu zen.

1919an, Buenos Aireseko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Fisiologia Institutua sortu eta zuzendu zuen 1943 arte. 1955etik aurrera, bere jarraitzaileen irakasle izan zen, fisiologia saileko lehenengo irakasleak izan bihurtu ziren. Honen bitartez, Institutua Argentinako zentru bikain bihurtu zen ikerketa sailean.

Laguntzaile batzuei esker, 1920an "Sociedad de Biologia" sortu zuen eta "Acta phisiologixa Latinoamericana" aktaren argitalpenak hasi ziren 1950etik aurrera.

1945ean, Giza Fisiologiari buruzko tratatua argitaratu zuen, zeina hizkuntza nagusietara itzuli zen. Tratatu honi esker, nazio artean ezaguna egin zen eta zeinbait sari lortu zituen. Horien artean aipagarriena,  Medikuntzako edo fisiologiako Nobel Saria 1947an. Lehen esan bezala, glukosak diabetesan duen garrantzi eta eragina aztertu zituelako.

Sari honek ez zuen balio izan gobernuarekin zituen tentsioak lasaitzeko, beraz, modu pribatuan bere languntzaileei esker eta katedratik kanpo zegoelarik, Biologia eta Medikuntza experimental Institutua sortu zuen. Honen bitartez, lan asko egin zituen endokrinologia, elikadura, farmakologia, patologia experimental, guruin duprarenal, pankreas, hipertentsio eta diabetesaren inguruan, besteak beste.

Bere lan eta sortutako institutu askori esker, gobernu askoren dominak jaso zituen, hala nola, Frantzia, Belgika eta Txile. CONICET ere sortu zuen, bertako lehenengo presidentea izan zelarik.

1966an, "Orden Civil de Alfonso X el Sabio"ren Gurutze handia jaso zuen.

Berak Argentinan eginiko lanez gain, diszipulo asko utzi zituen, mundu mailan garrantzitsuak izan zirenak. Besteak beste, Luis Federico Leloir (kimikaren Nobel Saria lortu zuen 1970ean).

Houssay 1971ean hil zen. 1983an, Ohorezko Konex Saria eman zioten.

2010/11/25

"Dia mundial de la diabetes"

"Dia mundial de la diabetes" 1991-an sortu zen, diabetesak azken urte hauetan duen garrantziaz jakinarazi eta kontzientziatzeko. Horrela, gizarteari gaixotasun honen inguruko zeinbait ezaugarri azaltzea lortzen da, bai eta jendearen interesa piztea. Kanpaña honen bitartez, diabetesaren sintomak, tratamenduak eta gaixotasunari loturiko konplikazioak zeintzuk diren ezagutaraztea da.
Egun honek gogorarazten digu gaixotasun honen intzidentzia gaur egun oso handia dela, eta igotzen ari dela. Prebentzio neurririk hartzen ez baditugu, gaixo kopuruak asko handitzen jarraituko du.
Diabetesaren egun mundiala, urtero ospatzen da AZAROAREN 14ean. Nahiz eta ekitaldiak egun horretan egiten diren, kanpañak urte osoan lan egiten du.
Mundu osoan ospatzen da egun hau, 160 lurraldetan eta milioika pertsona biltzen dituen ekitaldia da. Ondorioz, gero eta gehiago gara gaixotasun honen larritasunaz jakitun garenak, horien artean diabetesa duten haur eta helduak, osasun saileko profesionalak, eta abar. Nazioarteko Diabetes Federazioak ekitaldi ugari prestatzen ditu egun honetarako, urterokoak honakoak dira:
  • Irrati eta telebistako programak  
  • Kirol ekitaldiak
  • Diabetes eta bere konplikazioen inguruko doahko proiekzioak
  • Kartel eta folleto kanpainak
  • Tailer eta esposizioak diabetesaren inguruan
  • Prentsaurrekoak
  • Egunkari eta aldizkarietan artikuluak argitaratzea
  • Haur eta nerabeentzako ekitaldiak  
  • Giza zirkulu urdinak
  • Martxak
  • Karrerak
  • Bizikletazko karrerak

2010/11/17

Diabetes

Diabetesa gaixotasun metabolikoa da, zeinetan odoleko glukosa kantitateak oso handiak diren. Elikagaietatik glukosa lortzen da eta honek energia ematen digu. Intsulina hormonak, arean ekoizten da, odoleko glukosa zeluletara sartzen laguntzen du. Hiru motatako diabetes mellitusak daude:
  1. Lehenengo motakoa: gorputzak ez du intsulinarik ekoizten.
  2. Bigarren motakoa: gorputzak ez du intsulina sortzen edo ez du ondo erabiltzen. Ohikoena da.
  3. Diabetes gestazioanala: haurdunaldian zehar ama batzuek jasaten dutena da.
Intsulina nahikorik ez badago, glukosa odolean metatuko da.

1. Lehenengo motakoa, autoimmune:

Normalean, pertsona gazteetan agertzen da nahiz eta edozein adinetan ager daitekeen. Areko β zelulek ez dute intsulinarik jariatzen, hau da bere ezaugarri nagusia. 30 urte bete aurretik diagnostikatzen da, eta 4.9 milioi pertsonak duten gaixotasuna da. Horietatik 1.27 milioi europearrak dira. Nahiz eta prebalentziarik handiena ipar amerikakoa izan, barietate genetikoaren ondorio da.


2. Bigarren motakoa:

Mekanismo fisiopatologiko baten ondorio da. Diabetes honen ezaugarri nagusia, intsulinaren ekoizpen eskasa eta zelulako glukosa hartzaileen funtzio desegokia dira. Pertsona helduetan agertzen da normalean, eta askotan obesitatearekin lotuta egoten da. Horrez gain, farmako eta beste kausa batzuek ere sortu dezakete. Kortikoideen ingesta jarraiarekin oso erlazionatuta egon daiteke, bai eta hemokromatosis tratatu gabeekin. Diabetikoen %80-90 dira mota hau dutenak.

3. Diabetes gestazionala


Haurdunaldiko diabetesa ere deitzen da. Haurdunaldien %1-14 artean agertzen da eta normaletan 24-28 asteen bitartean. eErditze-ondoren ere jarraitu dezake gaixotasunak, amaren hipertentsio, infekzio baginal, erditze goiztiar eta zesareetara loturik egon daiteke. Honek haurrarengan arazo oso larriak sortu ditzake, fetoa glukosa gehiagora behartzen da (ondorioz pankreasaren funtzioa handitzen da) fetoaren tamainua handitzen delarik. Feto handiegia izateak, lesioak eragin ditzake erditze momentuan.
Haurdunaldiak, amaren esfortzu metabolikoa handitzen du, izan ere umeak amaren organuak erabiltzen ditu energia, oxigenoa lortu eta hondakinak kanporatzeko. Arrazoi honengatik, haurdun dagoen emakumeak intsulinaren defizientzia garatzeko aukera gehiago ditu.



Hiru mota horietaz gain, beste diabetes mota batzuk daude: 
  • 3A: beta zelulen defekto genetikoa.
  • 3B: intsulinarekiko erresistentzia, genetikoki determinatua.
  • 3C: arearen gaixotasunak.
  • 3D: hormonen efektuen ondorioz.
  • 3E: farmako eta konposatu kimikoek sortutakoak.