2011/01/26

UDALEKUAK: diabetikoentzat ere bai.

UDALEKUKAK, BAI EDO EZ?
Dudak, beldurrak, …  Ez bazara ausartzen zure semea udalekuetara eramaten, irakurri jarraian azalduko dizuedana, ziur asko iritziz aldatuko duzu.
Orokorrean, udaleku hauen helburua ondorengoa da: haur direnetik diabetikoek beren gaitza kontrolatzen ikas dezaten, horrela ager daitezkeen arazo metabolikoak atzeratu edo saihestea.
Udaleku hauei esker, umeek euren auto-estima igotzea, eta beren gaixotasuna onartzea lortzen dute. Oso garrantzitsua da gaixo hauek beren buruan konfiantza gehiago lortzea eta noski, gaixotasuna onartzea. Jakin beharra dute ez direla egoera horretan bizi diren bakarrak, eta beraien adineko neska eta mutilak ere badaudela. Horri esker, bizitza normal bat eraman daitekeela ikusten dute.
  • Egiten ditugun ekintzei esker, beste neska mutilekin duten bizikidetza hobetzen da. Honek erakusten die egoera berean dauden pertsona gehiago daudela.
  • Udalekuei esker, laguntasuna bultzatzen da.
  • Beste udalekuetan egiten diren ekintzak eta kirolak egiten dira, horrela demostratzen da haur/gazte diabetikoek ere beste edozein haurrek bezalako gauzak egin ditzaketela.
  • Noski, gaixotasunak zertan datzan, bakoitzak nola kontrolatu behar duen, eta abar erakusten zaie kanpamentu hauetan. Horrela, arazoak sortu ditzaketen egoerei aurre egiteko kapazitatea lortzen dute (adibidez hipogluzemiaren aurrean).

Gainera, gurasoen babesik gabe, beraiek ere egoerei eta gaixotasunari aurre egiteko gai direla ikasten duten (askotan familiak gehiegi babesten ditu).
Esan bezala, udaleku hauetan gazteek diabetesaren inguruko heziketa eta informazioa ikasten dute. Honi esker, sor daitezkeen egoera kaltegarrien aurrean nola jokatu behar duten ikasten dute, ondorioz, gaixotasuna nola kontrolatu eta batez ere, gaixotasunarekin nola bizi. Oso garrantzitsua da konsziente izatea orduan eta gehiago jakin gaixotasunaz, hobeto moldatuko direla, eta adineko beste jendearekin bizitzeko hobeto moldatuko dira.
Udalekuek bestelako ekintzak ere erakusten dituzte:
  • Udalekuetan, intsulinaren injekzioaren inguruko klase teoriko eta praktikoak ematen dira.
  • Auto-injekziorako gorputzeko eremu desberdinen inguruko praktikak egiten dira.
  • Dosien aldaketak gluzemiaren funtzioaren arabera eta antolatutako ekintzen arabera zeintzuk diren ezagutzea.
  • Karbohidratoak dituzten eta ez dituzten elikagaien ezaguera. Bai eta bakoitzaren zurgapena.
  • Gluzidikoak diren elikagai desberdinen arteko ekibalentziak ezagutzea.
  • Diabetikoentzat prestatuko produktuen erabileraren abantaila eta desabantailen inguruko klase teoriko eta praktikoak.
  • Diabetesaren inguruko klase teorikoak, elikadura, …
  • Ariketa fisikoak egiten dira, horrela kirolak duen eragin positiboa kontrol metabolikoaren gain zein den ezagutzen da. Ariketa okerrak egiteak eta antolatzean dituen ondorioen ezaguera.
Udalekuak, eremu eta giro egokian antolatzen dira, horrela ikasketa-prozesua bermatzen da. Opor dibertigarriak dira, diabetikoak diren gazteak elkartzen direnekoak, giro atsegina eta ikasteko oso egokia. Beti mediku eta espezialisten kontrolpean.
Antolatutako ekintzekin oso momentu atseginak pasatzen dira: kirola, dantza, posterrak, festibal musikalak, … 
Kontutan hartu behar da, antolatutako ekintza guztiak mediku eta espezialestek antolatuak direla. Monitore espezializatuek hartzen dute parte, hau da, urte desberdinetan esperientzia hartu dutenak.


2 comentarios:

  1. Primerakoa! Udaleku hauei esker, ondo pasatzeaz aparte gaixotasunarekiko kontrol handiagoa lor dezaketelako.

    ResponderEliminar
  2. Idea ona iruditzen zait halako kanpamenduak egotea, nik ere lagun bat daukat diabetesarekin eta gaixotasun gogorra izatera hel daiteke. Honelako zenbat udaleku topa ditzakegun Euskal Herrian badakizu?

    ResponderEliminar