2011/01/29

Ikertzaile espainiarrek aurkitu dute “brecha de glicación”-ek “termometro” moduan balio dezakeela diabetesa kontrolatzeko.

Madrilen, EUROPA PRESS.
CIBERobn-ko ikertzaileek aurkitu dute “brecha de glicación”-ek termometro moduan erabil  daitekeela diabetesa kontrolatzeko eta beste gaixotasunak pairatzeko dagoen arriskua ezagutzeko (gaixotasun baskularrak, nefropatiak eta neuropatiak).
Glicación izeneko prozesua, glukosaren elkarketa espontaneoa da gorputzeko proteina fisiologikoetara. La brecha-k zera neurtzen du: gaixo bakoitzaren glikosilazio gradua gluzemia mailaren arabera.
Pertsona desberdinak daude, batzuk glukosa altuarekin bizi dira eta ia ez dituzte arazorik. Beste batzuk aldiz, asko kontrolatzen dute diabetesa eta oso gaizki daude.
“Clinical Chemistry”-n argitaratu den azken ikerketak azaltzen du, II motako diabetesa dutenak direla glikosilazio altua dutenak, eta ondorioz, gaixotasun baskular, nefropatia eta neuropatiak jasateko arrisku gehien dutenak.
Beraz, datu hauen arabera, “brecha de glicación” deitutako hipotesia bultzatzen dute, hau da, termometro moduan jokatzen duela, gluzemia mailaren arabera paziente: baxu, moderatu eta altuak bereizten dira. Ondorioz, gaixotasun mikrobaskularrak eta konplikazioak pairatzeko duten arriskua desberdina da.
Ikerketa egiteko, 14 urtetan zeharreko 2.314 paziente (II motako diabetesa) erabili dira. Jarraiketa nefropatia duten gaixoen artean egin da, glikosilazio maila baxua, ertaina edo altua dutenaren araberako emaitzak lortuz.
Bakoitzaren glikosilazio maila aztertzeko, hemoglobina glikosilatuen mailak neurtzen dira (honek adierazten du azterketa aurreko 2-3 hilabeteetan egon den glikosilazio intrazelularra). Fruktosaminaren metodoa ere erabiltzen da (azterketa aurretiko 2 asteetako informazioa eskeintzen du, glikosilazio extrazelularrari buruz).

Espezialistak jarraipen zehatza egin ahalko dio paziente bakoitzari, jakinik glikosiladore altua edo baxua den, ondorioz, bakoitzaren dosia hobeto zehaztu daiteke. Beraz, test honen bidez, informazio gehigarria lortzen da, Santiago Rodríguezen esanetan.



1 comentario:

  1. Pozgarria da jakitea diabetikoen bizi-kalitatea hobetzeko ikerketak aurrera joaten ari direla emaitz onuragarriak ateraz. Oso interesgarria dirudi, tratamendu pertsonalago bat emateko aukera eskaintzen duelako.

    ResponderEliminar