2011/01/28

HbA1c-ren analisiak ez luke diabetesa antzemango nerabeetan.

David Douglas-en eskutik:
Helduetan hemoglobina A1c analisiak helduetan diabetesa detektatzeko balio duen arren, gazteetan duen fidagarritasuna askoz txikiagoa dela argitaratu du “Journal of Pediatricsek”
“Haurretan analisiak  duen errendimendu baxua dela eta, baliteke medikuek diabetes kasuak ez diagnostikatzea” dio Joyce M. Lee doktoreak.
Lee-ren lan taldeak, Michiganeko unibertsitatetik, azaltzen du tradizionalki diabetes mellitus/1 motakoa gazteetan eta helduetan diagnostikatzeko, glukosaren neurketaren bidez egiten dela. Horretarako, barauriko glukosa plasmatikoaren neurketa (GPA) edo 75 gr glukosa irentsi eta 2 ordutara pazienteak duen glukosa plasmatikoa neurtzen dira.
Hala ere, “Asocioacion Estadounidense de la Diabetes”-ek gomendatu zuen azterketa tradizionalak alde batera utzi eta HbA1c mailak neurtuzko diagnostikoak egitea. Baina, ezezaguna da helduetan ikusitako emaitzak gazteetan/haurretan ere aplika daitezkeen. Izan ere, egin diren azterketa guztiak, bai eta estatistikak, helduetan egindakoak dira.
Lee-ren taldean, 1.400 pazienteren datuak aztertu zituen, 12 eta 18 tartekoak (soilik 4k zuten diagnostikatu gabeko diabetesa). 19-78 urte arteko 8.200 pertsonen artean, aldiz, 331 helduk zuten diagnostikatu gabeko diabetesa.
GPA-ren eraginkortasuna aztertzean, HbA1c bateko %6,5, %75ko sentsibilitatea eta %99,9ko espezifikotasuna izan zuen gazteetan.
Autoreek diote %75ko sentsibilitatea nahiko ezegonkorra dela, eta konfiantza tarte nahiko handiekin (diabetes duten nerabe gutxi daudenaren ondorio).
Beste ikerketa batzuek diote, HbA1c-k ez duela diagnostiko hobea nerabeetan helduetan baino.
Beraz, lan taldeak dio: “HbA1c diabetes mellitus diagnostikatzeko nerabeetan erabiltzea ez litzateke egotia, ez behintzak ikerketa gehiago egin arte eta informazio argiagoa izan arte.
Journal of Pediatrics, 2011ko urtarrila.

No hay comentarios:

Publicar un comentario