2011/01/07

Gabonak eta diabetesa

Gabonetako oporraldian zear, diabetesa duten pertsonen ospitaleratze maila handiagoa da. Kanrietako Juan Negrin ospitaleko Endokrinologia zerbitzuko zuzendariak (Pedro de Pablos) ondorengoa dio: " Nahiz eta ez ditugun datuak estatistikoki kontatu, urtero errepikatzen den errealitate bat da".

Honek ez du esan nahi normalean baino sakrifizio handiagoak egin behar dituztenik diabetikoek. Izan ere, jarraibide gutxi batzuk segituz gero, egun hauetan bereziak diren menuak probatzeko eta jateko aukera izango dute beraien osasuna arriskuan jarri gabe.
De Pablos doktoreak azaltzen du, plater bat jan baino lehen, menu osoa zein den jakitea komenigarria dela, horrela zein jateko diren egokienak aukeratzeko, beti ere kontutan harturik zein osagaik duen azukre kantitate gehiago. Adibidez, lehengo eta bigarren plater arinak janez, postrean gauza gozoak jateko aukera egongo da.

Egun hauetan diabetikoen jan ditzaketen elikagaiak asko dira. Arraina, barazkiak eta krustazeoek, adibidez. Maionesarekin, kontuz ibili beharra dute. Indioilarra eta bildotsa ere egokiak dira (azalik gabe).


URTE ZAHARREKO 12 MAHATSAK JAN DITZAZKETE.
Arazo gutxien sortzen dituzten fruten artean, meloia, sandia, pomeloa eta papaya daude. Gerezi, txirimoia, mango eta mahatsekin adibidez, kontu handiagoz ibili beharra daukate. Horrek ez du esan nahi, 12 mahats ezin dituztela jan. Izan ere, ez da ezer gertatzen egun berezi batean pixkat pasatzeagatik.


Patatekin kontuz ibili behar da, prestatzeko moduaren arabera, karbohidrato asko izan ditzaketelako. Frijituak adibidez, nahiko kaltegarriak dira.

Arreta berezia izan behar da "light" produktuekin. Light-ek ez du esan nahi karbohidratorik gabekoa dela, gutxiago dituela baizik. Horrez gain, Eguberritako turroi eta mazapanekin kontuz ibili behar da. Azukrerik gabekoak badaude, baina frutu lehor eta ezti asko dutenez, glukosa ere bai eta espero gabeko sustuak ematen dituzte.

Errege eguneko roskoa jateko ez dago arazorik, hori bai, txokolaterik gabe eta noski, pasatu gabe.


  

No hay comentarios:

Publicar un comentario