2011/01/30

Diabetikoen %75 arazo kardiobaskularren ondorioz hiltzen dira

Munduan, miokardio infartoz hiltzen direnen %21a diabetesak eragindakoak dira. %13a aldiz, istripu kardiobaskularrengatik.
400 adituk Diabetes eta obesitatearen inguruko 5.bileraren ekitaldian (SEMI) bi hauen arteko erlazioari buruz hitz egin dute. Ekitaldi hau Granadan ospatzen da, eta honen helburua gaixotasunaren inguruko datu gehiago lortzea da, horrela gaixoekiko atentzioa hobetuko delakoan.
Kongresuan, zenbait datu garrantzitsu jaso dira diabetiko eta obesoen inguruko osasunari buruz. Izan ere, biak dira dieta desegoki eta sedentarismoaren ondorioz sortutakoak, neurri handi edo txikiago batetan. Bi gaixotasunak oso loturik daude, izan ere, II motako diabetesa duten kasuen %80k, obesitatea jasaten du.
Estatu espainiarrean, populazio helduaren %60ak pisu arazoak ditu, eta populaziaren %12 diabetikoa da, nahiz eta erdiak ez dauden diagnostikatuta.
Diabetesa jasateko arriskuak:
SEMI bileran parte hartu duen Ricardo Gómez Huelgas doktoreak ondorengoa dio: “II motako diabetesa pairatzen duten pazienteen bizi itxaropena, 7 urte gutxiagokoa da (diabetesa ez duten gaixoekin konparatuz)”.
Gaixotasuna pairatzen dutenen hilkortasuna bikoitza da 15-20 urte bitartean. Gainera, diabetikoa izatearen ondorioz, gaixotasun kardiobaskular eta neurologikoak jasateko arriskua asko igotzen du, adibidez neuropatia diabetikoa eta burmuin tronbosia.
Diabetikoek ictus sufritzeko arrisku bikoitza dute. Horrez gain, II motako diabetesa helduetan itsutasuna eragiten duen faktorerik garrantzitsuena da, bai eta beheko gorputz adarren anputazio ez traumatikoetan eta giltzurrun gaixotasun aurreratuena.
Azkenik, II motako diabetesa duten gaixoek, minbizi mota batzuk jasateko arrisku handiagoa dute. Honen guztiaren aurka borrokatzeko, bizitza osasuntsu bat eramatea beharrezkoa da. Horretarako kirola egitea eta dieta egokia dira erremediorik onenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario