2011/01/25

Nola bizi diabetesarekin

"2001eko urtarrilaren 19an hasi zen dena. Egun horretan ingresatu ninduten ospitalean. Nere amak asteak zeramatzan nire ekintzak aztertzen eta ur asko edaten nuela konturatu zen.
Nire familian diabetesa duten pertsonak daudenez sintomak zeintzuk diren bazekien eta badaezpada probak egitera joan ginen. Astebete egon nintzen ospitalean eta jakin beharreko guztia erakutsi zidaten. Beste diabetiko gazte batzuk etorri zitzaizkidan bisitan, bizitza normala egiten zutela ikus nezan. Nik ere egin behar izan dut gaixotasunean berriak direnekin.

10 urte pasa dira eta inoiz ez dut arazo seriorik eduki eta krisi oso gutxi. Hipogluzemia gogorren bat bai, baina beti gauez. Non zauden ez dakizula esnatzen zara, nik ez dut nire etxea ezagutzen, baina diabetes arruntean gertatzen diren egoerak dira.

Udako kanpamentu berezietara joan izan naiz, diabetikoentzat antolatzen dituztenetara. Bertan erakusten dizute egoera desberdinei (errutinatik kanpokoak) aurre egiten, arriskuko kirolak eginez, adibidez. Horri esker konturatzen gara guk ere egin ditzakegula inolako arazorik gabe, beti ere beharrezko neurriak hartuta.

Psikologikoki ondo eraman dudala uste dut, salbuespenak salbuespen. Adibidez, lehen hezkuntzako 3 edo 4 mailan, irakasleak ez ziren ausartzen nirekin eskurtsiotara joaten, eta momentu horietan baztertua sentitzen nintzen.

Hala ere, gaixotasun honek gauza on asko eman dizkit, txarrak baino gehiago."



Eskerrikasko Xabi.

1 comentario:

  1. Gogoratzen naiz nola begiratzen nuen Xabi jangelan bazkaldu aurretik ziztatzen zenean. Zuhatzan susto txiki bat eman zigula ere oroitzen naiz, 6.mailan.
    Testu oso aberatsa!

    ResponderEliminar